Cartografía de emergencia sobre transfeminismos

Os dejamos un artículo de Laura Fraile sobre Transfeminismos en el períodico Último Cero.

Presentacion Espai ContrabandosCartografía de emergencia sobre transfeminismos

“Miriam Solá y Elena Urko, compiladoras de la obra `Transfeminismos. Epistemes, fricciones y flujos´, acudirán este viernes a Valladolid para presentar un libro que pretende reflexionar sobre los discursos y prácticas políticas de los nuevos feminismos.

Hay muchas maneras de hablar sobre un libro. En este caso, una de ellas sería empezar por definir el transfeminismo, que es el concepto que aparece en el título de esta antología. Sin embargo, las dificultades para llegar a una definición clara y completa del término nos llevan en esta ocasión a iniciar el acercamiento a esta obra explicando el motivo que llevó a una de las compiladoras de este libro a reunir a una treintena de voces para escribir sobre todos aquellos “saberes subversivos, experiencias y memorias políticas de quienes luchan en los intersticios del feminismo”.

Según explica Miriam Solá, una filósofa de origen murciano en “sexilio” barcelonés, el origen de esta obra tiene mucho que ver con el deseo de que no quedaran en el olvido todos aquellos debates, discursos y prácticas relacionadas con el nuevo feminismo. Con este objetivo en mente, Elena Urko (la otra compiladora de este libro) y ella iniciaron un proceso en diciembre de 2012 en el que contactaron con todas aquellas personas con las que compartían afinidades y militancias para participar en una obra colectiva realizada en formatos diversos, ya que este libro incluye artículos, dibujos y entrevistas […]

Anuncios

Transnazionalismoa

Artículo de Mikel Soto, nuestro querido editor de Txalaparta, extraido de GAUR8, sobre algunos de los aportes de los feminismos queer y transfeminismos al nacionalismo vasco y a las luchas en torno a las identidades.

mikel sotoTransnazionalismoa

Mikel Soto

Martxoaren 8aren abaroan azaleratzen diren hausnarketen harira, berriz ere pentsatu dut ezker abertzalearen antolakuntza –eta ideologia– berrantolaketa honetan, feminismoarena ia osorik gainditu gabeko irakasgai gisa gelditu zaigula. Guztiari buruz eztabaidatu nahi izan genuen eta guztiaren erdibidean gelditu ginen («Sar gaitezen EBn, gero atera behar dugun erabakitzeko» hori historiarako geratu zaigu). Ezin dena batera egin eta joango gara apurka apurka. Baina esango nuke ez garela urrats bat atzean gelditzen ari, bi baizik. Izan ere, feminismoari buruzko hausnarketak guretzat funtsezkoa den beste zerbaiti buruz, identitateari buruz, era ezberdin batean pentsatzeko balio diezaguke.

“Transfeminismos: Epistemes, fricciones y flujos” liburuaren edizio lanak egiterakoan, horixe izan nuen etengabe buruan. Aipatu antologiak Espainiar estatuan transfeminismoaren inguruan sortutako diskurtsoak, dinamikak, ekimenak kartografiatu nahi baditu ere, asko dauka Euskal Herritik. Apailatzaileetako bat irundarra dugu eta, horrez gain, Medeakeko lagunek atal bat idatzi dute eta Itziar Zigak beste bat. Beraz, transfeminismoak erro indartsuak dauzka Euskal Herrian, eta esango nuke feminismoa ulertzeko eta garatzeko bide berriak jorratzeak –gure– identitateen inguruko hainbat hausnarketa utzi dizkigula. Urrunegi ez joatearren, Kattalin Minerrek sarri egin izan du orri honetan bertan. Baina, oro har, mundua 1990eko hamarkadan goraldia izan zuen queer teoria gainditzen ari den honetan, guk oraindik ez diogu aurrenekoz kosk egin.

Transfeminismoaren, feminismo berrien edo queer feminismoen atzean identitatearen inguruko hausnarketa sakona dago. Gu zer garen eta gauzak zer diren azaltzeko saioa. Eta bilaketa horretan garrantzi berezia dute bazterreko identitateek eta identitate anitzeko subjektuek: trabestiek, migranteek, gorpuztasun ezberdinek, baztertuek, beltzek… Interesgarria gure herri zahar honentzat, euskaldunok mendeak baitaramatzagu gure identitateekin borrokan. Bazterrean egon da sarri guk identitate euskalduntzat daukagun hori (gehienetan folklorearekin nahasten duguna) eta ez dugu jakin historiatik bizirik atera diren ezpal horiekin berotuko gaituen su bat egiten.

Askotan esan izan dut inportanteagoa dela aurrera begiratzea atzera baino. Herri hau zerbait izango dela izan nahi duelako, ez izan zelako. Ulertzen dut historia erregai inportantea dela herri batentzat, baina herri proiektuei buruz ari naizenean, beti interesgarriagoa iruditzen zait aurrera begiratzea: zer gara eta zer izan nahi dugu galderak dira niretzat funtsezkoak (edo agian “Zer izan gara?” galdera interesgarri hori metodo historikoaz ezer gutxi dakien jendearekin eztabaidatzeaz nazkatu naiz, beste gabe). XX. mendearen bigarren erdian urrats sendoak eman ziren kategoria berriak osatzeko orduan: Pueblo Trabajador Vascoren kontzeptualizazioa, batetik, eta hizkuntzak euskaldun egiten gintuen ideia, bestetik. Baina, ez ziren aski izan edo horiek garatzeko bidean galdu gara, soilik kategoria baztertzaile gisa landu ditugulako.

Aipatu liburuaren hitzaurrean, Miriam Solák dioskunez: «Koloreak, klaseak, generoak edota ezberdintasun lesbiarrak ezin dute bakoitzak bere aldetik identitatea osatu, ezta eraldaketa erradikal baten oinarri politikoa izan ere. Osatzen gaituzten gizarte determinazioetako bakar bat ukatu gabe, kritika aktibistak izendatu, bilatu, baieztatu, errebindikatu behar ditu, gainditzeko eta haiengana berriz itzultzeko». Norbaitek pentsa dezake queer teoriaren atzean egon daitekeen identitateen erlatibizazioak identitate horien status quoa betikotzera garamatzala. Baliteke, baina ez dut uste gauden lokatz honetan hondorago joango garenik. Egun gertatzen denaren kontra, etorkizuneko Euskal Herria berdintasun politikoan oinarrituta egongo da; hori izango da bere baitako ezberdintasun linguistiko, sexual edo ekonomikoak ebazteko tresna. Baina, ezinbestekoa dugu gaur egun ezberdintasun horiek proiektu politiko independentistan egokitzea, bestela ezinezkoa izango baita aberri berdinzale horretara heltzea.